Gustura ibili dira Orioko txikienak puzgarrietan

Andrea Zipitria 2023ko urt. 2a, 12:36

Egun guztian zehar puzgarriak izango dira haurrentzat, Karela kiroldegian, 16:00etatik 19:00etara.

Gabonetan hainbat jarduera antolatu dituzte haurrentzat, Orion. Gaur, esaterako, haurrentzat puzgarriak izan dira Karela Kiroldegian. Eguerdian itxi egingo dute eremua, baina txikienen gozamenerako, 16:00etan ateak zabalduko dituzte eta 19:00ak arte luzatuko da jolasteko aukera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide