Gutuna: Eskerrak Orioko Atletismo Taldeari

Karkara 2022ko abe. 29a, 09:37

Orioko Atletismo Taldeko kideak Valentziako Maratoian. (Utzitakoa)

Abenduaren hasieran Valentziako Maratoia egin zuten zazpi emakume oriotarrek Orioko Atletismo Taldeko kideei eskerrak emateko gutuna bidali dute KARKARAra.

Duela urtebete hasitako abenturaren ondoren, Valentziako Maratoia lehen aldiz egin dugun 7 emakumeok Orioko Atletismo Taldeari eskertu nahi genioke erronka hori gauzatzeko eskaini digun konfiantza eta indarra. Guk sinistu baino lehen, zuek gugan sinistu zenutelako. Taldeko neska guztiei, bidean emandako animo eta berotasunagatik; lasterketan alboan sentitu zaituztegu. Sonia Zianiri, beti laguntzeko duen prestutasunagatik; zure motibazioa gure bihurtu duzu.

Gure entrenatzaileei: Aitor Rubiori, gurekiko duzun ardura eta goxotasunak bidean bultzatu gaituelako; Marianori bere gomendio guztiengatik; eta, bereziki, eskerrak Kamel Zianiri, apaltasunetik erakutsi digun guztiagatik. Ohorea izan da zurekin 42 kilometro eta 195 metroak egitea! Korrikarako duzun maitasuna transmititzeagatik...

Mila mila mila esker!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide