Danbolin musika eskolako ikasleek kontzertua emango dute bihar

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abenduaren 21a

Azaroaren 22an, Danbolin Musika Eskolako ikasleek Orioko plazan eskaini zuten kontzertua.

Musika ikasleek herritarrak kantuan jarriko dituzte, 18:00etatik aurrera, Herriko Plazan.

Danbolin Musika Eskolak Plazan Kantari Gabonetako kontzertua emango du bihar, arratsaldean, Herriko Plazan. 18:00etan hasita, ikasleek taldetan banatuta eskainiko dute saioa, eta nahi dute herritarrek ere kantuan parte hartzea.

Berez, pasa den urtean egitekoak ziren Gabonetako kontzertua, baina izurritea dela-eta bertan behera geratu zen. Hortaz, aurtengoan gogotsu eskainiko dute emanaldia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide