Efe agentziak jakinarazi duenez, Asier Ezeizak onartu egin du Juan Priede oriotarraren hilketan parte hartu izana. Priede PSE-EEko zinegotzia zen Orioko Udalean, eta ETAk tiroz hil zuen 2002an Gure Txoko tabernan. 69 urte zituen.
Espainiako Auzitegi Nazionalean gaur hasi da Ezeizaren kontrako epaiketa, eta Eferen arabera, horrek onartu egin du Priederen hilketan parte hartu izana. Epaiketak bihar jarraituko du, eta sententzia zain geldituko da kasua.
Fiskaltzak 19 urteko kartzela zigorra eskatu du Ezeizarentzat. Hasiera batean 28 urteko zigorra eskatu zuen, baina eskaera jaitsi du, hilketan konplizea izan zela argudiatuta. Priede zelatatu eta hari buruzko informazioa biltzea eta hilketaren egileak autoz leku batetik bestera eramatea egotzi diote.