2023ko udaberrian, udal hauteskundeak egingo dira, eta Orion bizi diren hainbat atzerritarrek botoa emateko aukera izango dute: Europar Batasuneko herritarrek eta Espainiarekin akordioa duten Europar Batasunetik kanpoko estatuetako herritarrek, besteak beste, Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobagoko herritarrek.
Dena dela, botoa eman ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko dute hautesle-erroldan eta, horrez gain, udal-hauteskundeetan botoa emateko borondatea adierazi behar dute, hiru modu hauetakoren batean: internet bidez, helbide honetan; Orioko udaletxera joanda; edo posta arruntez, Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dien gutunari erantzunez. Europar Batasuneko herritarrek urtarrilaren 30a baino lehenago; behin botoa ematen dutenean, zuzenean gainontzeko udal hauteskundeetan bozkatzeko aukera izango dute.
Espainiarekin hitzarmena duten estatuetako herritarrek urtarrilaren 15a bitartean izango dute hautesle-zerrendan izena emateko aukera, baina, udal-hauteskunde bakoitzerako egin behar dute eskaera.