Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egin da aurtengo Euskaraldia, eta epe horretan, Hitzez Ekin Euskaraldian galdera-erantzunen jolasa jarri du martxan KARKARAk, Orioko Euskaraldiko batzordearekin elkarlanean, Euskaraldiari bultzada emateko. Hainbat izan dira jolas horretan parte hartu duten herritarrak, eta egitasmoak baditu dagoeneko irabazleak. Galdera guztiak zuzen erantzun dituzten herritarren artean, Euskaraldiko produktuen sorta eta urtebeteko Hitzakide harpidetza zozkatu dituzte –Euskaraldiaren saria– , eta parte hartzaile guztien artean, berriz, Errigoraren saski bat –Karkararen saria–. Maialen Etxeberriak eskuratu du Euskaraldiaren saria, eta Elene Indok Karkararena.