Orio Arraunketa Elkartekoek prestatu dute EITB Maratoirako bideoa

Onintza Lete Arrieta

Minutu erdiko iraupena duen bideoa egin dute herriko arraunlariek, esklerosi anizkoitzaren kontrako ikerketari laguntzeko bere apurra jartzeko. Azaro amaiera aldera egin zuten grabaketa, eta prest dute hilaren 15ean egingo den EITB Maratoirako.

Abenduaren 15ean izango da EITB Maratoia. Esklerosi anizkoitzaren kontrako ikerketa bultzatzeko dirua bilduko du elkartasun ekintzak, eta Euskal Herriko eragile eta norbanako asko ari da bere bideoa grabatzen eta zabaltzen, Busti Zaitez kanpainarekin bat eginez.

Orio Arraunketa Elkarteko dozenatik gora arraunlarik ere horixe egin dute. Azaroaren 26an elkartu ziren Arraunetxe kanpoan, eta hotzari aurre eginez, Gatiburen Euritan dantzan abestia kantatu eta dantzatu bitartean blai egin ziren. Orain, minutu erdiko iraupena duen bideoa prest dute, eta zabaldu dute jada.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide