2023ko udal aurrekontua bozkatuko dute bihar ezohiko udalbatzarrean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 29a, 09:44

2022ko urriko udalbatzarra.

Bilkura udaletxeko udalbatzar aretoan egingo da, 19:30ean hasita, eta honako gai hauek aztertuko dituzte.

1.- 2022ko udal-aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

2.- 2022ko hirugarren hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.

3.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2023ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2023 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalak Karela udal kiroldegiko taberna-kafetegian baimendutako ostalaritza-zerbitzuak ustiatzeko administrazio-kontratua etetea, bi aldeek hala erabakita.

6.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen ordainsarien 2022rako igoera eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal-korporaziokideen ordainsarien igoera.

7.- Onartzea, egoki bada, hautapen-prozesuetan parte hartzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala indarrean jartzea.

8.- Ebaztea, egoki bada, M. Luisa Peñak eta M. Milagros Zuloagak 2017. urteko abenduaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

9.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide