Anjel Lertxundirekin elkarrizketa-solasaldia izango da ostegunean

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 21a, 13:53

Aritz Mutiozabal eta Ibon Gaztañazpi kazetariek gidatuko dute elkarrizketa-solasaldia, eta literaturaz, euskaraz eta beste hainbat gaitaz hitz egingo dute Lertxundirekin. Ekitaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita, eta doakoa izango den arren, komenigarria da aurrez gonbita hartzea. Kultur etxean eta udalaren webgunean eskuragai daude horiek.

Ostegunerako, hilak 24, ekitaldi berezia antolatu du Karkara kultur elkarteak, Orioko Udalaren babesarekin: Anjel Lertxundi idazlearekin elkarrizketa-solasaldia. Aritz Mutiozabal eta Ibon Gaztañazpi kazetariek gidatuko dute solasaldia, eta literatura, euskara eta beste hainbat gai izango dituzte hizpide saio horretan. Herritarrek ere izango dute hitza hartzeko aukera.

Ekitaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita, eta doako saioa izango den arren, komenigarria da aurrez gonbita hartzea. Kultur etxean bertan eta udalaren webgunean eskuragai daude horiek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide