Pandemia gaindituta, sanikolasak behar bezala ospatzeko gogoz dira oriotarrak, eta duela hiru urtera arte ohitura zen babarrun jana egin egingo da aurten. Abenduaren 6an izango da bazkaria, 14:30ean hasita, Orioko Udal Pilotalekuan, eta dagoeneko zabaldu dute izen ematea.
Bazkarira joan nahi dutenek, kultur etxean eman beharko dute abenduaren 2a baino lehen, 20 euro ordainduta. Bertako elikagai osasuntsuekin prestatutako bazkaria izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta beganoentzat menua ere egongo da, 15 euroren truke. 12 urtetik beherakoek, berriz, bost euro ordaindu beharko dute. Bazkalondoa girotzeaz Andoni Oillokiegi arduratuko da.