Hannah Arendt pentsalari eta idazlari alemaniarraren Indarkeriaz liburua oinarri hartuta, bi irakurketa saio antolatu zituen Aritz Pardinak. Horien helburua, filosofia herriratzea, eta gaur egungo gaiez hausnartzeko beste ikuspuntu batzuk herritarren eskura jartzea. Joan den ostiral arratsaldean egin zuten lehendabiziko saioa, eta bihar egingo dute bigarrena, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan.