Joana Otxoa de Alaiza piano jotzaileak eta Alex Gurrutxaga idazleak prestatutako Txori kantazale ikuskizuna Oriora helduko da abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperan. Lanak Xabier Leteren unibertso poetikoa du oinarrian, eta literatura musikarekin uztartzen du; pianoa eta hitza, Leteren abestien interpretazio berritzaileak eta haren gustuko melodiak. Saioa 19:30ean izango da kultur etxean, eta sarrerak eskuragai daude jada online, bi euroren truke. Kultur etxean ere egunotan jarriko dituzte.