Hossain Kaanache ETB1eko 'Helmuga' saioan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Hainbat gai izan ditu hizpide Kaanachek telebista saioan: Gurasoek Marokotik Euskal Herrira etortzeko egindako bidea; 5.560 laranja azal proiektua; hezkuntzak mundua aldatzeko duen indarra eta kirolak pertsona bezala aberasteko eskaini diona, besteak beste.

ETB1eko Helmuga saioak kirolarien beste alderdia erakutsi nahi izaten du, eta oraingoan Hossain Kaanache aukeratu dute horretarako. Oriotarra kirolaria eta hezitzailea da, "marokoarra izenez eta euskalduna izanez". Hala, ikus-entzunezkoan azaldu du, nondik datorren ahaztu gabe, mundura irekia dagoela. "Mi munduen artean bizi izan naiz. Han hemengoa naizela esaten didate, eta hemen, berriz, hangoa naizela esan didate askotan". Horregatik, mundukoa dela aldarrikatzen du.

Hainbat gai izan ditu hizpide Kaanachek telebista saioan: Gurasoek Marokotik Euskal Herrira etortzeko egindako bidea; 5.560 laranja azal proiektua, hezkuntzak mundua aldatzeko duen indarra eta kirolak eman diona, besteak beste.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide