'Belarri bero, bai esan?' websaila ikusteko gonbidapenak eskuragai daude

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 7a, 17:12

Hamabost minutuko sei atalek osatzen dute umorea eta sexualitatea ikuspegi feminista batetik lantzen dituen Belarri bero, bai esan? websaila. Ostiralean, 18:30ean hasita, atal guztiak emango dituzte kultur etxean, eta emanaldia eta gero, solasaldia izango da. Saiora sartzeko beharrezkoa da gonbidapena izatea, eta horiek kultur etxean eta online daude eskuragai.

Datorren ostiralean Belarri bero, bai esan? websaila ikusteko aukera izango da Orioko Kultur Etxean, 18:30ean hasita. Hamabost minutuko sei atalek osatzen dute lana, eta telefono linea erotiko baten arazo ekonomikoak kontatzen ditu. Ostiraleko saioan atal guztiak jarraian emango dituzte, eta horiek ikusi eta gero, solasaldia izango da. Saiora sartzeko beharrezkoa da gonbidapena izatea, eta horiek dagoeneko eskuragai daude kultur etxean eta online.

Umorea eta sexualitatea ikuspegi feminista batetik lantzen ditu Zehar Kable sormen taldearen proiektuak. 2019an, proiektua Hernaniko Udalak eskainitako sormen bekaren deialdira aurkeztu zuten Uxue Amonarrizek, Aitor Altunak eta Uxue Bereziartuak, eta bigarren saria irabazita, ideia garatzeko aukera izan zuten. Belarri bero, bai esan? izan da emaitza. Iaz estreinatu zuten Hernanin, eta ordutik, hainbat herritan proiektatu dute ikus-entzunezkoa. Proiektuan parte hartu dute parte Olatz Beobide, Nerea Arriola, Olaia Gil eta Dorleta Urretabizkaia aktoreek, eta alboan izan dituzte Aitziber Garmendia, Kepa Errasti, Iñake Irastortza oriotarra eta Asier Hernandez kideak ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide