Igandean, eguraldia lagun, Donostiako Nazioarteko Krosaren 66. edizioa jokatu zen Lasarteko Hipodromoan, eta mundu guztitik iritsitako korrikalariak bildu ziren hitzorduan, tartean Orioko Atletismo Taldeko kideak. Gazteenentzat esperientzia berria izan zela azaldu dute taldeko arduradunek, krosean parte hartzen zuten lehen aldia izan zelako; eta gainontzekoei, berriz, probak esperientzia hartzen jarraitzeko balio izan ziela uste dute.
Emaitzei dagokienez, taldeko arduradunak gustura daude lortutakoarekin. Izan ere, gazteen kategorian, Martin Iriondok lehenengo postua lortu zuen: bosgarren sailkatu zen Xabat Elortza, 11. Sunahi Huegun eta 19. Anwar El Hassouni. Hala, klubekako sailkapenean, bigarren postua lortu zuen Orioko Atletismo Taldeak.
Absolutu maila, bestalde, OATko kide Ibai Makazagak Euskadiko Txapelketan kros modalitatean hirugarren postua lortu zuen.