Eraginek hiru partida jokatuko ditu etxean

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 4a, 08:55

(Argazkia: Orio Eragin)

Asteburuan zazpi partida jokatuko dituzte Eragin eskubaloi klubeko taldeek; hiru Karela kiroldegian, eta lau kanpoan. Etxeko hirurak larunbatean izango dira, bat goizean eta bi arratsaldean. Bi Gipuzkoako Txapelketako neurketak izango dira, eta bestea lagunartekoa.

Hauek dira Eragin eskubaloi klubeko taldeek asteburuan jokatuko dituzten partidak:

Etxean:

  • Infantilen mailako Gipuzkoako Txapelketa
    Zudugarai Orio-Tecnifuelle Elgoibar
    Larunbatean, 10:00etan, Karela kiroldegian
  • Infantilen mailako lagunartekoa
    Pinturas Duran Orio-Ordizia Oiangu
    Larunbatean, 16:00etan, Karela kiroldegian
  • Kadeteen mailako Gipuzkoako Txapelketa
    Seguros Bilbao Orio-Hernani
    Larunbatean, 17:30ean, Karela kiroldegian

Kanpoan:

  • Seniorren mailako Gipuzkoako Txapelketa
    La Salla Legazpi-Zuhena Orio
    Larunbatean, 17:45ean, Legazpin
  • Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa
    Sagarmiña Jauja-Boga Boga Orio
    Igandean, 10:30ean, Mutrikun
  • Kadeteen mailako Euskal Liga
    Inmo Azkue Pulpo-Sukia Orio
    Igandean, 10:00etan, Zumaian
  • Jubenilen mailako Euskal Liga
    Bdq Bidaiak Pulpo-Sinergia Orio
    Igandean, 11:45ean, Zumaian

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide