Sonia Ziani ETB1eko Sukalerrian saioan izan da

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Sonia Ziani oriotarrak Orioko nesken atletismo taldearen sorreraz hitz egin du Joseba Argiñanorekin.

Sonia Ziani korrikalari eta surflari oriotarra Joseba Argiñanok gidatzen duen ETB1eko Sukalerrian telebista saioan izan da gaur. Ziani Orioko nesken atletismo taldearen sortzailea izan zen Kamel Ziani eta Aitor Rubioarekin batera, eta taldearen lehen urratsak izan ditu hizpide. Horrez gain, taldearen helburuak eta ametsak ere aipatu ditu elkarrizketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide