ETB1eko 'Helmuga' saioan Hossain Kaanache izango da protagonista igandean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 2a, 16:00

Helmuga saioak kirolaren eta kirolarien beste alderdia erakutsi nahi izaten du, eta oraingoan Hossain Kaanache aukeratu dute horretarako.

Hossain Kaanache oriotarra korrikalaria eta hezitzailea da, eta besteak beste, bere mundu ikuskera izango du hizpide ETB1eko Helmuga saioan. Oriotarra eta euskalduna izanda, mundukoa ere badela aldarrikatzen du Kaanachek. Argi du, mundua aldatzeko bide bakarra hezkuntza dela uste du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide