Harrobikoak, izarrekin

Aitziber Arzallus

Orio Arraunketa Elkarteko kadete mailako kirolariek goi mailako hainbat arraunlariren bisita izan dute Arraunetxen.

Asteburuan ustekabe atsegina izan dute Orio Arraunketa Elkarteko (OAE) kadete mailako kirolariek. Jon Carazo OAEko arraunlariak berarekin batera Donostian Itsasoko Europako Txapelketa lehiatzen aritu diren hainbat arraunlari ekarri ditu Arraunetxera: Laura Montes, Jaime Canalejo eta Celia eta Natalia de Miguel ahizpak. Orioko gaztetxoek haiekin egoteko aukera izan dute.   

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide