Asteburuan lau eskubaloi partida jokatuko dituzte Karelan

Aitziber Arzallus

Talde askok atseden hartuko dute asteburu honetan, baina, hala ere, izango da eskubaloia ikusteko aukerarik Orioko kiroldegian. Alebinek, kadeteek, jubenilek eta seniorrek etxean jokatuko dute.

Orio Eragin klubeko talde askok atseden hartuko dute asteburuan, baina ez denek.

Hauek dira asteburuan jokatuko dituzten partidak:

  • Kadeteen mailako Euskal Liga
    Sukia Orio - Eibar Eskubaloia
    Larunbatean, 10:00etan, Karela kiroldegian.
  • Jubenilen mailako Euskal Liga
    Sinergia Orio - Eibar Eskubaloia
    Larunbatean, 11:45ean, Karela kiroldegian.
  • Seniorren mailako Gipuzkoako Txapelketa
    Zuhegan Orio - Ordizia
    Igandean, 10:00etan, Karela kiroldegian.
  • Alebinen mailako Errendimendu Liga
    Eragin Eskola 1 - Eragin Eskola 3
    Igandean, 11:30ean, Karela kiroldegian.
  • Alebinen mailako Errendimendu Liga
    Bera Bera - Eragin Eskola 2
    Igandean, 11:00etan, Donostiako Paco Yoldi kiroldegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide