Behobiara joateko autobusa antolatu du Orioko Atletismo Taldeak

Aitziber Arzallus

Joateko bakarrik izango da autobusa eta 55 lagunentzat lekua egongo da; beraz, izena lehenbailehen emateko eskatu dute antolatzaileek kamelaitor@gmail.com helbidera idatzita edo 665 75 68 11 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp mezu bat bidalita.

Azaroaren 13an izango da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa, eta aurten ere Behobiara joateko autobusa antolatu du Orioko Atletismo Taldeak. Autobusa joateko bakarrik izango da, sei euro kostako da bakoitzarena, eta hasiera batean, 55 plaza daudela jakinarazi dute antolatzaileek. Horrenbestez, izena lehenbailehen emateko eskatu dute kamelaitor@gmail.com helbidera idatzita edo 665 75 68 11 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp mezu bat bidalita. Ordainketa egunean bertan egin beharko da edo bestela, Bizum bidez 665 75 68 11 telefono zenbakira. Autobusa 08:00ak aldera abiatuko da Bikamiotako biribilgunetik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide