Asteazkenean egingo dute sanikolasetako egitaraua antolatzeko hirugarren bilera

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 22a, 09:00

Kultur etxean izango da bilera, asteazkenean, urriak 26, 19:30ean hasita.

Sanikolasetako egitaraua antolatzeko hirugarren eta azken bilera asteazkenean, urriak 26, egingo du festa batzordeak. Okerrik ezean, bilera horretan erabakita geldituko da jaietako behin betiko egitaraua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide