Eraginek hiru partida jokatuko ditu etxean

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 21a, 09:58

Denera sei partida jokatuko dituzte asteburuan, erdiak etxean eta beste erdiak kanpoan. Etxeko bi bihar goizean jokatuko dituzte, 10:00etatik aurrera; eta hirugarrena igandean, 11:15ean hasita.

Hauek dira Eragin eskubaloi klubeko taldeek asteburuan jokatuko dituzten partidak:

Etxean:

  • Infantilen mailako Gipuzkoako Txapelketa
    Zudugarai Orio - Aiala C ZKE
    Larunbatean, 10:00etan, Karela kiroldegian
  • Kadeteen mailako lagunartekoa
    Sukia Orio - Bera Bera
    Larunbatean, 11:15ean, karela kiroldegian
  • Infantilen mailako Gipuzkoako Txapelketa
    Boga Boga Orio - Talaia Pulpo
    Igandean, 11:15ean, Karela kiroldegian

Kanpoan

  • Seniorren mailako Gipuzkoako Txapelketa
    Ereintza Beissier - Zuhegan Orio
    Larunbatean, 17:45ean, Errenterian
  • Kadeteen mailako Gipuzkoako Txapelketa
    Aiala ZKE - Seguros Bilbao Orio
    Igandean, 11:30ean, Zarautzen
  • infantilen mailako Gipuzkoako Txapelketa
    Aloña Mendi - Pinturas Duran Orio
    Igandean, 12:00etan, Oñatin

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide