Gaur hasita, Orioko pilotariek lau partida jokatuko dituzte etxean

Aitziber Arzallus

Ospele Orioko pilota elkarteko kirolariek lau partida jokatuko dituzte herriko frontoian, horietako hiru gaur arratsaldean eta bestea igande goizean. 

Ospele Orioko pilota elkarteko errendimenduko alebin eta infantilek Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketari ekin zioten joan den asteburuan, eta asteburu honetan, bigarren jardunaldiko partifak jokatuko dituzte. Horietatik bi etxean izango dira, Orioko Udala Pilotalekuan; eta beste zortzi, kanpoan. Horrez gain, federatuen gomazko paletako eta eskuzko partidak ere izango dira. 

Hauek dira asteburuan Orioko forntoian jokatuko dituzten partidak: 

Gaur, ostirala, 19:30ean hasita:

  • Infantilen bigarren mailako eskuz banakako partida 
    Ospele (Kaperotxipi) - Navarro (Txulobi)
  • Infantilen lehen mailako eskuz banakako partida 
    Ospele (Miner) - Rodriguez (Aloña Mendi)
  • Nagusien bigarren mailako gomazko paletako partida 
    Ospele (Lizaso-Aldalur) - Soraluze

Igandean, 11:00etan hasita: 

  • Nagusien hirugarren mailako eskuzko partida
    Ospele (Aranburu-Albeniz I) - Gazteleku (Andoain)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide