Katxalin elkarteko kideek diru bilketa egin dute azokan

Aitziber Arzallus

Katxalin elkartekoek azokan jarri dute postua. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta horren harira, Katxalin elkarteko kideek postua jarri dute gaur goizean azokan. Eguerdira arte izan dira han. 

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, urriak 19, eta horren harira, bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako Katxalin elkarteko kideak Orion izan dira gaur. Urtero legez, informazio mahaia jarri dute azokan, eta diru bilketa egiten jardun dira eguerdia bitartean. Xingola arrosak ere banatu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide