Gaur, modak hartu du Orioko Herriko Plazan Gure Altxorrak ekimenari esker, eta herritarrek aukera izango dute Orioko eta inguruko diseinatzaileek egiten duten lana bertatik bertara ezagutzeko, lan horri balioa ematekoa. Honako diseinatzaileak ari dira egitasmoan parte hartzen: Jon Alkain oriotarra (Ural marka), Goiuri Unanue oriotarra (Soia Bridal eta Lama The Lab markak), Ione Iruretagoiena zubietarra (izen bereko marka) eta Markel Velez zarauztarra (Darrk marka). Arratsaldean, 20:00etan hasita, moda desfilea egingo dute herriko plazan, parte-hartzaileen diseinuak erakusteko.
Horrez gain, txikienek aukera izango dute modaren mundura hurbiltzeko, goizez zein arratsaldez egingo dituzten tailerretan parte hartuta.