Urriaren 12an, asteazkenean, Eskubaloiko Euskal Federazioak deituta, Orioko hamar eskubaloi jokalari gaztek partidak jokatu zituzten euskal selekzioekin. Talde guztiek Nafarroako selekzioak izan zituzten aurkari.
Mutilek Zumaian jokatu zituzten partidak, eta infantil mailako selekzioak deituta, bertan izan zen Zarauzko Eskubaloi Taldean jokatzen duen Ganix Miner Arruti oriotarra.
Nesketan, berriz, Orio Eragin Klubeko bederatzi jokalarik deitu zituen euskal eskubaloi federazioak eta Lizarran jokatu zituzten partidak. Hala, jubenil mailako selekziorako deitu zituzten June Amilibia, Maialen Orbañanos eta Libe Arruabarrena; kadete mailan Brittney Coon, Maialen Ortiz eta Intza Beldarrain, eta infantiletan Ane Frias, Noa Izagirre eta Garazi Salegi.
Urriaren 12an, infantilen Euskal Selekzioarekin izan zen Ganix Miner Arruti. (Euskal Eskubaloi Federazioa)