"Nik azokak ulertzen ditut saretze bat bezala, humanoa eta kolektiboa"

Jon Miranda Labaien - Ataria 2022ko urr. 13a, 12:27

Zorione Mendezen autoerretratua. (Ataria)

Atarian elkarrizketa egin diote Zorione Mendez Martin artistari, igandean Irurako emakume artisauen azokan parte hartuko duelako.

Nola jaso duzu gonbidapena azokan parte hartzeko?

Irura Moretuz talde feministako kide batek egin zidan gonbita parte hartzeko eta azokak gustuko ditudanez baiezkoa esan nion. Taldekoek galdetu zidaten ea emakume sortzaile gehiago ezagutzen ote nituen eta batzuekin harremana badudanez, haien kontaktua pasa nien. 

Elkarren ezaguera baduzue emakume artisauok? 

Bai. Dinagu emakume sortzaileen kolektibo bat ere badago osatuta eta talde horren bitartez azoka batzuk antolatzen dira batean eta bestean. Nik badut harremana kolektiboarekin eta iaz Donostiako Teila fabrikan eguberrietan egin zen azokan parte hartu nuen. 

Emakume artisauen azokak asko izaten al dira?

Tokatu izan zait azoka batzuetan parte hartzea non gehiengoa emakumeak izan garen. Baina Donostiakoaz aparte, Irurakoa izango da emakume sortzaileen lanez soilik osatutako nire lehenengo azoka.

Azokak zuzeneko harremana bermatzen dizue. Inportantea da hori zuen lanerako?

Artea eta sormenaren mundu hau ezagutarazteko okasio guztiak dira onak eta niri asko gustatzen zaizkit azokak. Harreman zuzena dugu jendearekin eta azoketan elkarrizketa batzuk sortzen dira, sare sozialetakoekin zerikusirik ez dutenak. Beharrezkoa ikusten dut kontaktu fisikoa egotea saltzaile eta eroslearen artean, edota nahiz eta ez erosi, gerturatzen den jendearen artean. Gertutasuna bermatzen du azokak.

Jarraitu irakurtzen Tolosldeko Atarian

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide