Ikasturtea hasita, ipuin kontalarien hileroko saioak itzuliko dira Oriora. Horietan aurrena, urriko zita hain zuzen, datorren astelehenean izango da, hilaren 17an. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako saioa izango da, kultur etxean, 17:30ean hasita, eta Miriam Mendoza ipuin kontalariak gidatuko du. Saiora sartzeko gonbidapena erakutsi beharko da, eta horiek aurrez jaso beharko dira liburutegian. Dagoeneko eskuragai daude.
Antolatzaileek ohartarazi dute soilik 3 eta 6 urte arteko umeek eta horien gurasoek sartu ahal izango dutela saiora, txikiagoek ez, eta behin saioa hasita, inork ezingo duela aretora sartu.
Udalak aurreratu duenez, azaroko saioa Ines Bengoa ipuin kontalariak eskainiko du, eta Mendoza bueltan izango da abenduan, Gabonen aurretik.