Atzokoa egun hunkigarria izan zen Kandido Esoainentzat eta haren gertukoentzat. Izan ere, herrigintzan eta batez ere euskal presoen eskubideen aldeko borrokan makina bat lan egindakoa da oriotarra, eta atzo, hori aitortzeko eta eskertzeko, omenaldia egin zioten. 200 bat lagun bildu zituen Orioko presoen aldeko mugimenduak antolatuta kultur etxearen atzeko plazatxoan egin zuten ekitaldiak, eta ospakizunari segida Balea elkartean eman zioten, bazkari batekin.