Imanol Alguacil: "Herrietako taldeek egiten duten lana oso garrantzitsua da, pagaezina"

Gorka Eizagirre eta Aitziber Arzallus

Atzo arratsaldean oriotarrek, Orioko Udalak eta Orioko eta Zarauzko futbol elkarteek omenaldia egin zioten Realeko entrenatzaileari Mendibeltzen. Ekitaldiaren ostean, KARKARArekin hitz batzuk egiteko tartea hartu zuen Alguacilek.

Orioko Udalak Mendibeltz futbol zelaian azken urteetan egin dituen lanak herritarrei aurkezteko ekitaldi irekia antolatu zuen atzo arratsalderako, eta han egin zioten omenaldia Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileari. Orioko udal ordezkariek ez ezik, Orioko eta Zarauzko futbol elkarteetako ordezkariek eta kirolariek ere parte hartu zuten ekitaldian.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide