Orio Eragin Eskubaloi Eskolan izena emateko epea zabalik da

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orio Eragin Eskubaloi Klubeko kideak. (Orio Eragin)

Datorrena astean hasiko dituzte entrenamendu saioak: LH 3. eta 4. mailakoek irailaren 27an, LH 5. mailakoek hilaren 28an eta LH 6. mailakoek irailaren 29an.

Ikasturte berriarekin batera, Orio Eragin Eskubaloi Kluba martxan da, eta eskubaloi eskolako saioak datorrena astean abiatuko dituztela jakinarazi dute. LH 3. mailatik 6. mailara bitarteko neskek parte hartu dezakete bertan, eta izena eman daiteke esteka honetan.

Hona hemen eskubaloi Eskolako datorren asteko saioen egutegia:

LH 3. eta 4. mailak: irailaren 27an, asteartean, 17:30etik 18:40era, Zaragueta Herri Eskolan.

LH 5. maila: irailak 28an, asteazkenean, 17:00etik 18:00etara, Karela Kiroldegian.

LH 6. maila: irailak 29an, ostegunean, 17:30etik 18:30era, Karela Kiroldegian.

Eragin Eskolaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek idatzi dezakete orioeskubaloia@gmail.com-era.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide