Gipuzkoako Atletismo Federazioak Martin Iriondo saritu du

Aitziber Arzallus

Iaz, 16 urtez azpikoen kategorian, 3.000 metro zortzi minutu eta 50 segundoan egin zituen oriotar gazteak, Euskadiko errekor berria jarriz. Lorpen horrengatik saritu du federazioak.

Gipuzkoako Atletismo Federazioaren hamalaugarren gala egin zuten astelehenean Tolosako Topic museoan eta, besteren artean, Martin Iriondo oriotarra saritu zuten iazko denboraldiko lorpen batengatik. Iriondok, 16 urtez azpikoen kategorian, 3.000 metro zortzi minutu eta 50 segundoan egin zituen, eta horrela, Euskadiko errekor berria jarri zuen. Horregatik egin zioten aitortza herenegun.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide