Ostiralean plazan aurkitutako katutxo baten jabearen bila dabiltza

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orioko plaza.

Ostiralean aurkitu zuten noraezean, eta katua galduta zegoela antzemanda, herritar batek etxera eraman du eta jabearen bila dabil.

Ostiral gauean katutxo bat aurkitu zuten herritar batzuk plazan noraezean. "4 hilabete inguru ditu eta etxeren batekoa da", azaldu dute. Etxera eraman dute, eta jabearen bila dabiltza. Norbaitek falta botatzen badu, 678 92 32 81 zenbakira hots egin dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide