Igor Makazagak bi urterako berritu du Donostiarrarekin

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Igor Makazaga azalpenak ematen taldeko kideei. (Kaiarriba Arraun Elkartea)

Hurrengo bi denboraldietan ere, Makazaga izango da Donostiarra taldeko entrenatzailea.

Kaiarriba Arraun Elkarteko zuzendaritzak ohar bidez jakinarazi du Igor Makazaga entrenatzailearekin adostasun batera iritsi dela, eta bi urterako berritu dutela kontratua. Hala, datozen bi denboraldietan ere, Makazaga izango da Donostiarra traineruko entrenatzailea.

Bestetik, arraun elkarteak eskerrak eman dizkie Igor Makazagari, traineruko talde teknikoari eta arraunlariei aurten egindako lanagatik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide