Ikasturte berria abiatuko du Ostargik urrian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 16a, 08:42

Ostargiko kideek egindako lanen erakusketa.

Ikastaro eskaintza zabala antolatu du Ostargik, eta irekita dago izena emateko epea.

Udako oporrak bukatuta, Orioko Ostargi elkarteak ikasturte berria abiatuko du. Aurtengoan ere, hainbat ikastaro eskainiko dituzte: patchworka, pintura, quillinga, gantxilloa edo kakorratza, tapizeria, sukaldaritza eta joskintza. Azken honetan, gainera, hainbat talde osatuko dituzte, patronajea, joskintza orokorra eta umeentzako joskintza lantzeko. 

Ikastaroak urrian hasiko dira, baina dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Horretarako, ostargi123@hotmail.com helbidera idatzi edo 699-20 44 94 telefono zenbakira deitu dezakete herritarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide