Alzheimerrari buruzko mahai informatiboa jarriko dute Afagiko Orioko ordezkariek ostegunean

Karkara 2022ko ira. 13a, 14:59

Afagi elkartearen Orioko hainbat kide mahai informatiboan. Artxiboko irudia.

Irailak 21, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, gaitzari eta Afagiren lanari buruzko informazioa emango da azokan.

Irailaren 21ean, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izango da. Hala, gaitzaren inguruko sentsibilizazioa indartzeko helburuarekin, Afagi elkartearen Orioko ordezkariek mahai informatiboa jarriko dute ostegun goizean. Astero egiten den azokan izango dira boluntarioak 10:00etatik 13:00etara, eta interesa duen ororen eskura jarriko dute alzheimerrari eta elkarteari buruzko informazioa.

Euria egingo balu, berriz, plazan jarriko dute postu informatiboa.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide