Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak abiatu du ikasturte berria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Ahalduntze Eskolaren bulegoa.

Astean hiru egunez egongo da irekita ahalduntze eskola:  astelehen eta ostiral arratsaldetan eta asteazken goizetan.

Atzo ireki zituen ateak Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak eta ikasturte berrian astean hiru egunetan izango da zabalik: astelehenetan eta ostiraletan 16:00etatik 19:00etara eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara. Ahalduntze eskolaren bulegoa Orioko Kultur Etxeko lehen solairuan dago.

Horrez gain, norbaitek ahalduntze eskolako kideekin harremanetan jarri nahi balu, 623 17 85 53 telefono zenbakira hots egin dezake, edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbide elektronikora idatzi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide