Irekitzear da Arraun Eskolan izena emateko epea

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 13a, 09:58

Gaurko eta biharko antolatu dituzte bilerak, eta bakoitzak dagokion egun eta orduan Arraunetxera azaldu beharko du Arraun Eskolaren inguruko informazioa jasotzera.

Orio Arraunketa Elkartean denboraldi berriari begira jarriak dira dagoeneko, eta irekitzear da Arraun Eskolan izena emateko epea. Hori horrela, elkartetik deialdia egin diete arrauna gustuko izan eta arraunean ikasi, gozatu eta lehiatu nahi duten gazteei. Hainbat bilera antolatu dituzte datozen egunetarako, eta interesa dutenek, dagokien orduan eta egunean Arraunetxera azaldu beharko dute.

  • Alebinak (2011n eta 2012an jaiotakoak): bihar, irailaren 14an, 17:00etan.
  • Infantilak (2009an eta 2010ean jaiotakoak): gaur, irailaren 13an, 17:00etan.
  • Kadeteak (2007an eta 2008an jaiotakoak): bihar, irailaren 14an, 17.30ean.
  • Jubenilak (2005ean eta 2006an jaiotakoak): gaur, irailaren 13an, 17:30ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide