Bideoa: Errezibimendu jendetsua egin zieten atzo arraunlariei herrian

Aritz Mutiozabal

Jendetza bildu zen atzo Orion Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariei harrera egiteko. Bikamiotatik atera ziren kalejiran txarangaren doinuekin dantzan, eta Eusko Gudari kalean barrena, herriko plazara iritsi ziren. Han festa giroan ospatu zuten garaipena zaleek eta arraunlariek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide