Salatxo abesbatzak astelehenean ekingo dio ikasturteari

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 8a, 10:01

Astelehenetan eta ostegunetan egingo dituzte entseguak, 21:00etatik 22:30era, Kosta Tailerreko lokalean, eta oriotar kantuzaleei animatzeko deia egin diete.

Salatxo abesbatzak Bisiguaren Festan parte hartuz agurtu zuen iragan ikasturtea, eta udako oporren ostean, bueltan da berriz. Hain zuzen ere, datorren astelehenean, hilak 12, ekingo dio ikasturteari. Azken urteetako dinamikari eutsiko diote abesbatzako kideek. Alegia, astelehenero eta ostegunero elkartuko dira entseguak egiteko, 21:00etatik 22:30era, Kosta Tailerreko lokalean, eta dei egin diete oriotar kantuzaleei koruan sartzera anima daitezen. Haien hitzetan, "taldean kantatzen aritzeak eskaintzen dituen onurez gozatzeaz gain —garapen emozional eta intelektuala, interakzio soziala…—, modu atsegina da herriaren kultur jardunean parte hartzeko".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide