Lertxundi eta Arruti larruzko paletan estreinatuko dira gaur arratsaldean

Aitziber Arzallus

Azpeitiko Ilunpe elkarteko pilotarien aurka neurtuko dituzte indarrak Orioko frontoian, 19:45ean hasita.

Asteburu honetan ekingo diote Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari, larruzko paletako lehiarekin, eta Orioko Pilota Elkarteko federatu taldea lehiari ekiteko prest da. Gaur, 19:45ean hasita, Lertxundik eta Iban Arrutik Azpeitiko Ilunpe elkarteko pilotarien aurka neurtuko dituzte indarrak herriko frontoian. Aipatzekoa, Lertxundik eta Arrutik larruzko paleta modalitatean lehiatzen duten lehendabiziko aldia izango dela aurtengoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide