Ostiraleko zinema emanaldia plazan izango da, 21:00etan hasita

Aitziber Arzallus

Elfkinak filma euskaraz eta doan ikusteko aukera izango dute herritarrek. Aurtengo udako aire zabaleko azken film emanaldia izango da.

Ostiral iluntzerako programatutako aire zabaleko zinema emanaldian aldaketak iragarri ditu udalak. Elfkinak filma euskaraz eta doan ikusteko aukera izango dute herritarrek, baina hondartzan eta 22:00etan hasita izan beharrean, Herriko Plazan eta 21:00etan hasita izango da saioa

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide