Gure Zirkuak eskerrak eman dizkie oriotarrei

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko ira. 6a, 13:37

Gure Zirkuaren azken emanaldia Orion. (Gure Zirkua)

Uda honetan ere zirkuaren mundu magikoa oriotarren eta bisitarien artean zabaldu du Gure Zirkuak.

Gure Zirkuak bukatu du Orion egin duen egonaldia, eta Hondarribia alderako bidea hartu du. Hala, joan aurretik Gure Zirkuko kideek eskerrak eman dizkiete oriotarrei sare sozialen: "Eskerrik asko bihotz bihotzez Orioko Udalari, herri osoari, eta bereziki karpa inguruko etxeetako lagunei: zuek ere bazarete Gure Zirkua!", adierazi dute.

Bestalde, Iban Egiguren argazkilariarentzat ere esker hitzak izan dituzte, Gure Zirkua ardatz hartuta dronarekin grabatutako bideoagatik.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide