Iturraran parketxeak jarduera antolatu du garai batean ogia nola egiten zuten ezagutarazteko, hilaren 17rako. Familia osoari zuzendutako ekimena da, eta bertan parte hartzen dutenek Agorregin garia ehotu, oreari forma eman eta dastatzeko aukera izango dute
Eskua bete ore Iturraranen ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena, 943-835389 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Honako hau da prezioa: 2-12 urte bitarteko haurrek 4 euro eta 12 urtetik gorakoek 6 euro.