Jarri dituzte salgai Iker Lauroba & Beste Urtaroak taldearen kontzerturako sarrerak

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 3a, 13:00

Kontzertua hilaren 16an izango da, ostiralez, Karela kiroldegian, 22:00etan hasita. Internet bidezko sarreren salmenta martxan da dagoeneko; kultur etxean, berriz, asteazkenetik aurrera egongo dira eskuragarri. Sarrera bakoitzak hamar euro balioko du, eta erosteko orduan aukeratu beharko da emanaldia harmailetatik edo pistatik jarraitu nahi den.

Iker Lauroba & Beste Urtaroak izenpean, Iker Lauroba, Andoni Etxebeste, Maria Soriazu, Urbil Artola, Leire Berasaluze eta Olaia Inziarte musikariek emanaldia eskainiko dute hilaren 16an, ostiralez, Orion. Karela kiroldegian izango da kontzertua, 22:00etan hasita, eta sarrerak online eskuratu daitezke dagoeneko.

Kultur etxean erostea erosoago zaionak, asteazkenetik —hilak 7— aurrera izango du aukera. Bakoitzak hamar euro balioko du, eta txartela erosteko orduan aukeratu egin beharko da emanaldia harmailetatik edo pistatik jarraitu nahi den.

Lauroba musikari donostiarrak bakarlari gisa kaleratutako bost lanak ditu oinarri zuzenekoak, eta "goxotasunez prestatutako euskal folk doinuak" entzuteko aukera izango dute kiroldegira bertaratzen diren herritarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide