Aurtengo udan aire zabaleko hainbat film emanaldiz gozatzeko aukera izan dute herritarrek, udalak antolatu dituen saioei esker. Baina irailean sartuta, uda giroko jarduerak ere azkenetan dira. Esaterako, hondartzako zinema saioetan azkena datorren ostiralean izango da, hilak 9. Egun horretan, Elfkinak filma botako dute, Antilla hondartzan, 22:00etan hasita. Euskaraz izango da.
Udalak, berez, uztailerako programatu zuen emanaldi hori, baina eguraldi eskasa tarteko, bertan behera utzi behar izan zuten saio hura. Oraingoan, aurrez jakinarazi du datorren ostiralerako eguraldiaren iragarpenaren arabera balitekeela saioa hondartzatik Herriko Plazara aldatu behar izatea, beste emanaldi batzuekin gertatu den bezala. Dena dela, aldaketarik badago, aurrez jakinaraziko luke.