Mendian hil, hirian hil dokumentalaren emanaldia irailaren 15ean, osteguna, izango dela jakinarazi du udalak, eta ez irailaren 8an, duela egun batzuk iragarri zuen moduan. Emanaldiaren lekua eta ordua lehen iragarritako berberak izango dira; alegia, kultur etxean izango da, 19:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da.
Iñaki Peña sendagileak zuzendutako heriotzaren inguruko trilogiaren hirugarren atala da Mendian hil, hirian hil. Peña Debagoieneko Ospitaleko Zainketa Aringarrietako medikua da, eta hirugarren film horrekin heriotzaren eta dolu-prozesuaren inguruko trilogiari amaiera eman dio. "Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Nola bizi ditugu maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimendua gainditzeko prozesua?" galderak ditu oinarri dokumentalak.