Iker Pirisek eta Jon Airak joko dute gaur Mola Mola tabernan

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 2a, 09:00

19:00etan hasiko da emanaldia eta doakoa izango da. Iaz ere leku berean zuzenekoa eskainitakoa da bikotea.

Mola Mola tabernan zuzeneko musika emanaldia izango da gaur 19:00etatik aurrera. Iker Piris eta Jon Aira musikariak izango dira taula gainera igo eta iluntzea girotzeaz arduratuko direnak. Gaurkoa ez da izango bi artista horiek Mola Molan joko duten lehendabiziko aldia. Iazko uztailean ere, Donkey Riders izenpean, zuzenekoa eskaini zuten leku berean, eta giro aparta sorrarazi zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide