Azken txanpan sartua da arraun denboraldia. Liga gehienak amaitu arren, ez da deskantsatzeko ordua oraindik, urteko hitzordu garrantzitsuenak baitatoz datozen egunetan: Kontxako Banderako estropadak. Gizonezkoen sailkatze estropada beti ostegunez jokatu izan da, baina aurten egun bat aurreratu, eta asteazkenez izango da, hau da, bihar. Joan den asteburuko estropadetatik eta Galiziako bidaiatik errekuperatzeko larri-larri ibiliko dira klubak, askoren ustetan. Emakumezkoena, berriz, ostegun arratsaldean izango da.
Kontxako Banderako gizonezkoen zein emakumezkoen sailkapen estropadak 18:00etan hasiko dira.